Ongi etorri Garroko etxaldera

SCIC Garro egiturak Lekorneko herrian 9 hektarea lur ustiatzen ditu baratzezaintzan, barazkiak pentzeetan eta berotuak ez diren negutegietan ekoitziz.

 

SCICeko barazkiak laborantza biologikoaren baldintza bildumaren errespetuan landuak dira. Hogeita hamar bat barazki mota ekoizten ditugu sasoiaren arabera.

 

Gure barazkiak norbanakoei, familiei, tokiko bio saltegiei eta eskoletako jantegiei saltzen dizkiegu.

 

Historia pixka bat

Dohaintza eta bere helburua

1930an, Garroa etxaldea (bastiza eta 35 ha lur) Hippolyte Lesca mezenasari saldua izan zitzaion eta hunek Baionako herriari utzi zion, ereduzko baserri baten itxura lukeen laborantxa eskola bat sortzea proposatuz, euskal laborari gazteen zerbitzuko. 1931ko uztailaren 29an, laborantxa ministroak, Euskal Laborantxa Erakundea laborantxa aprendiz eskola gisa ofizialki onartzen zuen. Bere hesteaz geroztik, hirurogeiko hamarkadan, lurrak eta laborantxako eraikina Ernalketa Artifizial Kooperatiba batek bakarrik erabili ditu. Artxiboak, altzariak eta Garro familiaren potretak Euskal Museoan beiratuak dira, duela mende erdi bat baino gehiago.

 

1997ko abenduan Baionako herriak Garroko etxaldea Lekorneri uzten dio. Ordutik, bere xedea etxaldearen berriz biziaraztea da, 1930an egin dohaintza agiriaren izpiritua segituz: Laborantxa lan jarduera bat, ereduzkoa eta mugigarria den baserri bat.

 

1930/10/29ko Hippolyte Lescaren dohaintza agiria:

«{...} Herri huni lekuko gisa eman nahiz, laborantxa erakaskuntza moderno baten zabaltzeko obra bat sortuz, euskal familiaren ohiturei egokitua, hau aberats dadin eta bere lurrean finka dadin (...) Aitortzen dut Baionako herria hautatzen dutala dohaintza hunen gauzatzaile gisa, Euskal Herriaren ordezkari… (…)”. Dohaintza agiriaren aitzinsolasa).

Dohaintza hunen oinarria, ”Euskal laborantxa erakunde - J,H. Lesca fundazioa” laborantxa eskola baten sortzeko eta ibilarazteko, onura publikoko elkarte baten sortzea da, hazkuntza moldeak hobetzeko, euskal laborariaren oparotasuna baita ere bere sorterriarendako duen amodioa haunditzeko helburuarekin, eta lurrari gehiago finkatzeko. (3.art)

 

Nous contacter :

 

SCIC GARRO

Domaine de Garro

64 240 Mendionde

Tel : 06 70 18 26 40

Mail : garro@live.fr

@scicgarroetxaldea